2017ko otsailaren 11ko post baten berregitea da hau, orduko gonbidatu erabiltzailea desgaitzetik gonbidatu erabiltzailea sortzera igarota ordea. Gerta dakiguke noizbait, ordenagailua ohikoa ez den erabiltzaile bati utzi behar izatea aldizkako eragiketaren bat egiteko. Egoera horretan sistemara gonbidatu sarbidea izango duen erabiltzaile bat izatea oso erabilgarria izan daiteke.
erabiltzailea sortu
Erabiltzaile berria gonbidatua deituko da eta erabiltzaile arruntek dituzten baimen berdinak izango ditu. Interfaze grafikoa erabiliz sortu ordez komando-lerroa erabiliz sortuko dugu:
Komandoaren irteeran pasahitz berria sortu eta berresteko eskatuko zaigu. Gainontzeko galderak hautazkoak izango dira.
su -l
adduser gonbidatua
pasahitz gabeko sarbidea
Behin gonbidatua izeneko erabiltzailea gure sistemara gehituta, saioa pasahitzik sartu gabe hastea ahalbidetuko diogu. Horretarako, idazmahaiaren araberan desberdina izango den PAM konfiguraketa fitxategietako batean ilara bat txertatu beharko da. PAM edo Pluggable Authentication Modules sistemako zerbitzuen autentifikazioa kudeatzeaz arduratzen den software eta liburutegi bilduma da.
Probak Gnome eta Cinnamon idazmahaietan egin dira.
Beraz, idazmahaiari dagokion fitxategia editatu:
nano /etc/pam.d/gdm-password #Gnome
nano /etc/pam.d/ligthdm #Cinnamon
eta ondorengo ilara txertatu fitxategiaren hasieran:
auth sufficient pam_succeed_if.so user ingroup gonbidatua
Eginda! Ordenagailua prest Gabonetan koinatuak eskatzen digunerako!
Comments
No comments yet. Be the first to react!