Bat-bateko mezularitza zerbitzua

XMPP/Jabber mezularitza zerbitzuaren eguneraketa oharra


Lainoa.eus-en mezularitza zerbitzuan, bide batez esanda XMPP protokolo irekia darabilen zerbitzuan, hainbat aldaketa burutu ditugu. Ostalariaren sistema eragilea Debian Bookworm bertsiora eguneratzeaz gain, XMPP komunikazio zerbitzaria ere erabilgarri dagoen azken bertsiora1 igaro dugu.

Bestalde, spam mezuei ostalari mailan aurre egiteko genituen baliabideei eta XMPP komunikazio zerbitzariak bereak dituen babes tresnei suhesi berri bat gehitu diogu. Honek, blacklist zerrenda batean oinarrituz, spam mezuak zabaltzeagatik ezagunak diren zerbitzuei gurearekin jardutea eragozten die.

Nolanahi ere gogoan izan, Lainoa.eus-en mezularitza zerbitzuak spam bidaltzaileak zuzenean blokeatzeko aukera eskaintzen dizula. Gainera, gogaikarri gerta dakizkizukeen mezuak edo eduki desegokia dutenak iristen baldin bazaizkizu, hauek salatzeko aukera izango duzu abuse@lainoa.eus helbidean, email edo txat bidez.

Berriketa on!



1

Prosody 0.12.4